XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berak eraman nau askotan besalagun euskal ikerlanetan gidari ezin trebeagoak.

Eta orain, begiak ia zeharo lausotu zaizkionean, agertu nahi izan diot berari ere neure esker ona.

Hirurogei urte betetzen dira aurten, Oñatiko Batzarre Nagusi hura egin zela: inor gutik daki hura egitea Odon Apraizi bururatu zitzaiola.

Eta Odon Apraiz izan zen haste-hastetik euskaltzain laguntzaile, zinez laguntzailea, eta herbesteko Unibertsitateetan Hizkuntzalaritza ikasketak hedatzeko Euskaltzaindiak diruz lagundua.

Odon Apraizen argitaratuak eta argitaragabeak laster izango ditugu kalean, haren gutuneria eta euskaltzale andana batek eskaini gorazarre-liburuarekin batera, Arabako Diputazioko Kultur Sailak babestu duen argitalpen batetan.

Euskaltzain berri bat sartzean, karguan bere aurrekoak aipatu behar izaten ditu.

Pozik egingo dut nik egiteko hau.

Eta Aita Olabide eta Antonio Arrue aipatzea dagokit.

Aita Olabide hemen sortu zen, 1869-ean.

Urduñan egin zituen bere ikasketak (hura baino lau urte zaharragoa zen Sabin Aranak bezala) eta hamabost urte zuela Jesusen Konpainian sartu zen.

Salamancan ikasle, Campionek bere Gramatikan idatzi zuen esaldi zorrotz hura irakurri zuen Olabidek: .

Tximistak joa bezala, berehala ekin zion euskara ikasteari: biziki ongi ezagutzera iritsi zen, nahiz eta aise mintzatzeko gauza sekula ez izan (atzo berean Aita Damaso Intzak esaten zidan moduantxe).

Bi itzulpen egin zuen: bata Iñigo Loiolakoaren Gogo-iñarkunak, eta bestea Jesukristoren Imitazioa.

Orobat Giza-soiña liburua.

Jakintsu genuen Aita Olabide lexikografia alorrean eta hor da lekuko Oñatiko Batzarre hartan irakurri zuena.

Baina bere biziko lana Biblia itzultzea izan zen.

1931-erako Testamentu Berria argitaratua zuen, Axularrek Gero-ren lehen partea bezala, .

Testamentu Zaharreko eskuizkribuak galtzeko zorian izan ziren Gernikako bonbaketagatik.

Egun hits lazgarri hartan, Aita Olabidek sirenen uluak entzun zituenean, presaka irten zen etxetik.

Baina ihesbidean oroitu zen eskuizkribuez, bila joan eta salbatu.

Herbestean eman zituen bere hondar urteak.